XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrutibeaskoa Urruti-beitia lez be ezagutzen da.

Edo ta Bisko lez.

1704'n Dgo. Urrutia zan jaube eta 1745'n Juan Urrutia.

1796'en Juan Urrutibeaskoa eta 1863'en Juan Jose Urrutibeaskoa.

Gaur be Urrutibeaskoa da bertako jaubea.

Eta bere emazte, seme bi eta arreba bat bizi dira bertan.

9 hektarea.

Urruti-goenengoa, Urrutia soilik be erabilten da.

1745'n Urrutigojeaskoa lez eta 1796'en Urrutigoseaskoa.

Gaur Domingo Erkiaga eta Irene Arregi dira jaubeak eta bertan bizi dira iru semegaz.

Urruti-erdikoa-.

1796 urtean Migel Amiax'ena zan.

1814, 1824 eta 1863'en Juan Erkiaga edo ta Domingo Erkiaga agertzen dira jaube.

1895'n barriro Migel Amiax.

ZEARRA (ZIARRA).

1796 urtean agertzen da Belakola'tarrena zala etxe au.

Origaitik 1954 urtean Belakola baserria barriztatzean, bere alboko Zearra au beratu eben.

Gabiolatarrak ziran bertako jaube.

ZEDIÑE. (ZEDIÑE ETXEBARRIA).

1863'en Jose Domingo Maruri'rena zan.

1987'n Irene Arriaga, alarguna, bizi da errenteru lez.

Jaubetasuna Daniel Maruri'rena da.

ZERELLA (ZEILLE).

1704 urtean Nikolas Loibe'ren izenean egoan.

1745 eta 1796'en Jose Landaguren'enean.

1824 urtean errota zan, eta jaubea V. Larramendi.

1863'n be errota lez ordaintzen eban eta Franzisko Arana zan jaubea.

1895'n etxe eta errota Xabier Landaguren-en izenean egozan.

Urte onetan ferrería regatera lez agertzen da.

Errota lez 1950 urte inguruan galdu zan.

1987, utsik dago.

ZEILLE BARRI.

Errotaren ondoan jasotako etxea.

Norberto Zabala da jaubea eta bertan bizi da emazte, seme alaba, alabaren emazte eta lobakin.

ZULUETA.

1745'n Ziloeta izenagaz agertzen da.

Juan Erkiaga zan jaubea.

1796'en Zuloeta eta Domingo Markue'ren seme txikiena zan.